Esekigailua (clavijero): Gitarraren goiko partea da. Han daude instrumentuaren atalik garrantzitsuenetakoak; esekiak. Esekiak biratzean, gitarra afinatzea lortzen duzu.
Zubitoa (cejuela): Kordeei presioa ematen dion atala da.
Trasteak (trastes): Kordeen bibrazioen tonuak aldatzeko balio dute.
Giderra (mástil): Trasteak dauden gitarraren zati luzea. Zubitoan hasten da, eta gitarraren ahoan bukatzen da.
Gorputza (cuerpo): Gitarra hartzeko ezinbestekoa den zatia.
Ahoa (boca): Gorputzaren erdian dagoen zuloa. Honek eragiten du kordeen soinua entzun ahal izatea.
Kordak (cuerdas): Gitarraren atalarik garrantzitsuena. Hauek bibratzean, soinu ezberdinak eragiten ditu. Trasteekin eta kordeekin jokatuz gero, musika sor dezakegu.
Zubia (puente): Honi esker, kordeen bibrazioak entzungai egiten dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario